Apirilareko jarduerak Aizkorri-Aratz parketxean

Hilabete honetan Aizkorri-Aratz Parke Nazionaleko parketxeak antolatutako bi jarduera izango ditugu:

  • Bisita gidatua: Zalduondoko ondare distiratsua (Apirilak 20, 10:30etatik 13:30etara, Lazarraga Kulturgunea, Zalduondo)

Lazarraga jauregian hasiko da ibilbidea. XVI. mendeko eraikin bikaina da, eta hormako pintura dekorazioaren zati handi bat zaharberritu ahal izan da (Lautada osoan bakarra). Jauregian, gaur egun, Zalduondoko Museo Etnografikoa dago. Bertan, probintziako landa inauteriei eskainitako erakusketa eta hautapena nabarmentzen dira.

Ondoren, herri bereko San Saturnino eliza bisitatuko da. Izen bitxia, Zalduondok Donejakue Bidearekin duen loturaz hitz egiten diguna; barrualdean, berriz, erretaula nagusia eta Amezagatarrek eta Lazarragatarrek sortutako familia kapera nabarmentzen dira.

Amaitzeko, gertu dagoen Araiako herrira joango gara, Amamioko San Joan baseliza ezagutzeko. XII. mendeko eraikin ederra da, izen bereko antzinako basamortu baten lekuko isila.

Oharrak: Zalduondotik Araiara joateko, auto partikularra erabili behar da. Bisitaren azken zatia ez da gomendagarria mugikortasun urriko pertsonentzat: Amamioko San Joan baselizara sartzeko, 10-15 minutuko ibilaldi bat egin behar da eta desnibel handi samarreko eskailerak igo.

Eman izena >

  • Poetak maiatzean – Olerki lehiaketa (Apirilaren 17ra arte Instagramen)

Lagun iezaguzu Parke Naturalak poesiaz betetzen instagramen antolatu dugun lehiaketan parte hartuz:

Nola parte hartu:

  1. Idatzi 6-12 bertso artean eta “Natura maiatzean” gaia duen euskaraz edo gaztelaniazko olerkia. Errima eta metrika askeak izango dira.
  2. Poema aurkezteko formatua irudi bat izango da (.jpg, .png edo antzekoak). Hondo neutro, argazki, marrazki… baten gainean aurkez dezakezu, bururatzen zaizuna!
  3. Helaraz iezaguzu zure olerkia Instagram bidez apirilaren 17a baino lehen #PoesiaArabakoPN24 traolarekin zure poema igoz eta @arabakoparkenaturalak kolaborazio gisa etiketatuz zure poema gure profilean atera dadin. Horretarako, Instagrameko profila irekita eduki beharko duzu. Zure profila ireki nahi ez baduzu, bidali irudia mezu zuzen bidez.

Apirilaren 24an, “like” kopuru handiagoa duten euskarazko 2 eta gaztelaniazko 2 olerkiek, sari berezi bat jasoko dute, gure parketxeetako beirateetan antzezteaz gain.

Parte har ezazu!

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad