Aguraingo Eskualdea Araba Lurralde Historikoaren ipar-ekialdean kokaturik dago, Gipuzkoa eta Nafarroarekin mugakide. Geografikoki Gasteizko arroarekin batera Arabako Lautada osatzen du. Iparraldetik Aratz-Altzania-Aizkorri, Urkilla eta Elgeako mendi zerrekin mugatzen du, eta hegoaldetik Entzia-Iturrieta eta Gasteizko mendiekin. Zadorra ibaia Entzian jaio, eta eskualdea ekialdetik mendebalderantz zeharkatzen du, eskualdeko ardatza izanik.
Nola heldu
Lautada oso ondo komunikaturik dagoen eskualdea da. N-I errepideak eta Madril-Irun trenbideak alde batetik bestera zeharkatzen dute. Gasteiztik 25 km-ra dago, Bilbotik 90era, Iruñeatik 70era, Donostiatik 85era eta Logroñotik 65era.
Arabako Lautadako udalerrietako ondare historiko-artistikoari buruzko informazio guztia Aguraingo Eskualdeko Turismo Bulegoan dago eskuragarri.
Gazeo, Alaitza, Arbulu eta Añuako elizetara eta Aguraingo Hirigune Historikora bisita gidatuak ere erreserbatu daitezke hemen.
Zerbitzuak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskaintzen ditu eta urte osoan zehar dago zabalik.
Ordutegia:
Uda (ekainaren 21tik irailaren 8ra), Aste Santua eta zubiak: egunero 10:00etatik 18:00etara”
Urteko gainerako orduak: asteartetik igandera 10: 00etatik 14: 00etara
Arabako Lautadako Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200
945 30 29 31