ONDAREA

ONDAREA

ONDARE HISTORIKOA

Aizkomendi trikuharria (Egilatz)

Aizkomendiko trikuharria Egilatzeko herri-gunearen ondoan dago. Brontze Aroko hileta-monumentua da, eta, orain arte, Euskadiko handiena omen da.

Ganberak hamar harlauza handi ditu osagai, eta estalki moduan erabilitako harria ere badauka goiko aldean. Hasiera batean, 6 metroko korridorea zeukan, ganbera nagusian sartzeko. Hala ere, 1832an aurkitu eta handik gutxira suntsitu zuten, barruan aurkitutako aztarnekin batera.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Aztarna arkeologikoak – Monumentu megalitikoa

Aroa: Neolitoa – Metalen aroa

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez

Irisgarritasuna: Trikuharriak aparkaleku propioa du.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31.

2turismo@arabakolautada.eu

Sorginetxe trikuharria

Sorginetxeko trikuharria Arrizalaren alboan dago kokatuta, Aguraingo hegoaldean, eta Neolitoan eraiki zuten. Garai hartan, artzainek horrelako eraikuntzetan lurperatzen zituzten hildakoak, eta XIX. mendearen amaierako indusketetan aurkitutako hezur-aztarnak dira horren adierazgarri argienak.

Ganberak 6 harlauza ditu osagai. Euretako bat jausi egin da, eta beste harlauza handiago batek estaltzen du. Trikuharri horren inguruko kondaira asko daude, eta, euretako baten arabera, sorginek eraiki zuten. Beraz, izen hori darama gaur egun.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Aztarna arkeologikoak – Monumentu megalitikoa

Aroa: Neolitoa – Metalen aroa

Google Maps-en kokapena https://goo.gl/maps/7MZir3LCMHc38HUZ7

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez

Irisgarritasuna: Trikuharriak aparkaleku propioa du metro gutxira.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31.

2turismo@arabakolautada.eu

Gebarako gaztelu eta jauregia

Barrundiako udalerrian, Gebarako herri-gunearen alboko mendian, gaztelu honen aztarnak daude ikusgai. Gaztelua bera X. mendean eraiki eta XV. mendearen berreraiki zuten.

 

Lehenengo matxinada karlistaren ondoren 1839an eraitsi bazuten ere, oraindik ere harlanduzko zenbait horma daude zutik, eta metro batetik gorako lodiera ere badute. Horrez gain, zenbait galeria gangatu ere badaude euren azpian.

Gazteluaren inguruko kondairetakoaren arabera, iratxo maltzurra bizi izan zen bertan, eta hurbiltzen ziren guztiak beldurtzen zituen. Hori dela eta, ez zen inor bertan bizi.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Antzinako gazteluaren hondakinak

Denboraldia: XI. mendea

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eu

http://barrundia.eus/

San Adriango tunela

Barnealdeko Done Jakue Bidearen mugarria da San Adriango tunela, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko gune ederrenetakoa gainera. Mendi haitz burkail handia zulatzen du tunel honek, ingurune ezin ikusgarriagoan.

Historiak argitzen duen lekua da bestalde, han barrena igaro baitira mendeetan zehar erromesak, merkatariak eta errege-erreginak.

Hirurogeita hamar metroko barrua du hor nonbait, eta babesa eskaintzen dio San Adriango ermitari. Gune hartaraino iristen da egun ere Erdi Aroko galtzada bat, iraganean igarobide gisa eduki zuen garrantzi apartaren erakusgarri.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Natura, erlijiosoa

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez dira egiten

Irisgarritasuna: Zalduondo herritik goiti, asfaltozko kamio batek urratzen du bidea Zumarraundi izeneko aurkintzaraino (“Las petroleras” esaten diote batzuek egun). Bost kilometro dira, kontserbazio egoera ez beti bat, eta halako nekea ere eragiten du bideak, gorantz betiere.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eu

 

Legaireko Parke Megalitikoa – Mendiluzeko Kromletxa

Mendiluzeko harrespila 1983an aurkitu zuen Isidro S. de Urturik Legaireko zelaietan, Entzia mendilerroan, eta urtebete geroago Jose Ignacio Vegas Aramburu arkeologoak industu zuen.

Lau menhirre handidun harri txikien zirkulua da. Bertan, zista laukizuzen erako barne egitura bat aurkitu zuten, hezur eta ikatz arrastoak zituena. Arkeologoen ikerketek, euskal harrespila, Brontze Aroaren amaieran eta Burdin Aroaren amaieran euren jarduera gure mendietan garatu zuten artzain komunitateek egindako monumentu bat zela ezarri zuten. K.a. 1000 urte). Monumentuak 2700 urte inguru ditu eta bertan lurperatuak izan ziren inguruko biztanleak.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Aztarna arkeologikoak – Monumentu megalitikoa

Denboraldia: Historiaurrea, Burdin Aroa

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidautak: ez dira egiten

Irisgarritasuna: Mendiluzeko kromletxa Legaireko zelaietako aparkalekutik kilometro batera dago (20 minutu oinez) eta erraza da.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31.

2turismo@arabakolautada.eu

Liburuxka

 

Marutegiko gaztelua

Marutegiko gaztelua Araia herritik gertuko muino batean altxatzen da. Goi Erdi Aroan eraiki zen mugak defendatzeko. Murutegi izenarekin (baita Marutegi ere) ezagutzen den tokian dago.

VIII. mendean sortu zuen Nafarroako Gartzia Iñigez erregeak Burundatik Arabako Lautadarako irteeran. Gazteluaren kokapen estrategikoagatik, funtsezkoetako bat izan zen Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borroketan.

Bertara iristeko, Araiako erdiko errepidetik gurutzatu eta Ajuriako Lantegi abandonatura iritsi behar da. Errepide beretik jarraituta, baserrien aldera, lantegiko azken eraikinak atzean utzi eta, gutxira, autoa utzi behar dugu; eskuinetara, Danborraren edo bagoneten aldapa ikusten da, horrela deitua bertatik jaisten zirelako bukaeran dagoen harrobitik harriz beteriko asmakizun horiek. Aldapa nahiko pikoa denez, eskuinetara ateratzen den pistatik igo gaitezke, danborraren aldapako goialdera igotzen gaituen bihurgunea eginda. Pista utzi gabe, harrobitik igaroko gara eta, San Migel inguratuz, Marutegiko Gaztelura helduko gara. Oinarritik, mendi-gailurreko arroketan kokaturiko hondarrak ikusiko ditugu.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Antzinako gazteluaren hondakinak

Denboraldia: VIII. mendea

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eu

http://www.asparrena.eus/

Henaioko kastro zeltiarra

Dulantzi inguruan, Henaioko gotorlekua dago kokatuta. Antzinako herrixka gotortua da, Brontze Aroaren amaieran ezarri zen eta Burdin Aroan garatu zen (K.a.-ko 840-100).

1969a eta 1970a artean indusketa arkeologikoa egin zen bertan, eta honek populamenduaren 800 urteko fase desberdinak azaleratu zituen. Lehenengo fasean hainbat harrizko hormatxo antzeman ziren, laborantza lanen ondorioz, oso hondaturik zeudenak. Hurrengo fasean, etxebizitzen oin bat azaleratu zuten, oin borobileko egitura mantentzen zuena. Maila honen azpian beste bat zegoen, muinoaren lehengo giza asentamenduari zegokiona. Lehenengo eraikinetako egurrezko zutoinak ezartzeko zuloak azaldu ziren bertan. Fase desberdinetako datak honakoak ziren; K.a. XI- X  mendeak (Amaierako Brontzea) eta azken etapak K.a.  IV- III mendeak (Burdin Aroaren amaiera). Muinoaren okupazioa hiru aldeetara dituen malden ondorioa izan daiteke. Hori gutxi balitz, defentsa artifizial batekin sendotu zuten babesa, honek terrazak eta hormak zituelarik. Hauek sendoagoak ziren hegoaldean, bertan defentsa naturalik ez baitzegoen. Altura horretatik pasabide naturala kontrolatzen zen, ekialde-mendebalde norabidea zuena, baita Gasteizko mendietatik, hots, hegoaldetik, hurbiltzen zen jendea.

Kastroak bi etxeen erreprodukzioa dauka,  indusketako Burni Arokoen antzekoak.  Oin zirkularra dute, 6 metroko diametroa eta 4,5 metroko altuera. Egitura zutoinez egina dago, eta itxitura otzaragintza makilez osatua eta mortairuz finkatua dago. Horrez gain,  harresiaren bi tarte-une eraiki dira, bakoitza 8 metrokoa.

Beste datu interesgarri batzuk

Baliabide mota: Kastro zeltiarra

Denboraldia: Burdin Aroa

Ordutegia: Turismo Bulegoan kontsultatu

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eu

http://www.alegria-dulantzi.eus/es/index.php

Deskargak

FolletoHenaioCast.pdf

FolletoHenaioEus.pdf

FolletoHenaioEng.pdf

Aldakioko galtzada

Gipuzkoatik Arabako lurretara iristen ziren erromesek San Adriango tunela zeharkatzen zuten, Zalduondorantz jaisteko. Aldakioko ingurunean, bide-adarra desbideratu eta Gasteizerantz jotzen zuen Galarretan zehar, Postetako Errege Bidean zehar, hain zuzen ere.

Gaur egun, galtzada horren aztarnak zaharberritu dira, eta oinezkoentzako atondu da berriro, erabileraren eta aurkako baldintza meteorologikoen ondorioz gero eta hondatuago zegoen-eta.

GOOGLE MAPS

Más información/contacto:

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31.

2turismo@arabakolautada.eus

LAUTADAKO BITXIAK

Gazeoko Tourseko San Martin eliza

La Iglesia de San Martín de Tours, localizada en Gazeo, es una construcción románica en la cual se representan curiosas pinturas murales con temática religiosa, pertenecientes al siglo XIV.

Zaharberritzeak egin diren arren, elizaren kanpoaldeak landa-eremuko tenplu erromaniko xume baten ezaugarriak erakusten ditu. Atalasea zeharkatzean, Euskal Herriko horma-pintura gotikorik handiena agertzen da gure begien aurrean. Ezer ez dakigun eta gaurdaino oso adibide gutxi iritsi diren tailerren maisutasunaren adibide aparta.

Margolanak mila bederatzireun eta hirurogeitazazpigarren urtean aurkitu ziren, herriko parrokoak, auzokide gogotsu batekin batera, erretaula barrokoaren atzean kolore askoren presentziaz ohartu zenean. Egindako lehen zaharberritzeek, hainbat irudi argitara atera zituzten, gerora, presbiterioko ganga zeharkatzen duten margoen berreskurapeneekin osatuko zirenak.

Oso litekeena da ehorzketa helburu bat izatea, bere kostua ordaindu zuen pertsona anonimoaren arima salbatzeko. Horregatik, margolan hauek Erdi Aroko traszendentzia kristauaren geografia  erakusten digute, hamalaugarren mendean berau irudikatzen zen bezala.

Absideko arroan, tamaina handian, Graziazko tronua ikusten da: Aita, Seme gurutziltzatua eta uso formako Espiritu Santuaren irudiak. Honekin, absidearen beheko zerrendan, ezkerraldean, Kristo gurutziltzatua duen Kalbarioaren irudia agertzen da, Maria eta San Joan Ebanjelariaren irudiez inguratuta. Eszena hau Longinos eta Estefatonen presentziarekin osatzen da, bata gurutziltzatuaren saihetsa zaztakatzen duelarik, bestea ozpinetan bustitako esponja ezpainetara hurbiltzen dion bitartean.

Eskuinaldean, San Migel protagonista duten hildakoen arimen pisaketa agertzen da. Pisaketa honen emaitza aldatzeko,  deabru batek balantzako ontzi baten gainera oldartzen saiatzen da. Hala ere, goiaingeruak lantza batekin deabrua zaztakatzen du.

Burualdean zeruko loria bere distira osoan agertzen den bitartean, elizaren hegoaldeko horman bere kontrakoa irudikatzen da: infernuko tormentuak. Arima biluzi eta dohakabe batzuk Leviatan beldurgarriaren ahoetan sartzen dira, eta, gorago, beste batzuk betiko erretzen dira Pedro Boteroren pertzean.

Multzo osoa presbiterioko kanoi-ganga zeharkatzen duten zerrendekin ixten da. Bertan, xehetasun guztiekin, Kristoren bizitza erakusten da, jaio zenetik hil eta zeruetara behin betiko igo zen arte.

Gazeo da gure inguruko elizek zuten itxura biziaren eta koloretsuaren adibidea. Denboraren joanak, edo askotan zoritxarreko esku-hartzeak, eliza hauek itxuragabetu egin ditu. Zorionez, landako eliza txiki honetan hamalaugarren mendeko jendearen irrika eta itxaropenak oraindik pigmentuan gordetzen dira, betiereko bizitzaren esperantzaz.

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Eraikin erlijiosoa – Estilo erromanikoko eliza, pinturekin.

Denboraldia: XII. mendea

Ordutegia: Bisita gidatuen ordutegiak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan kontsultatu.

Bisita gidatuak: Bisita gidatuak egiten dira eliza hori eta Gazeokoa ezagutzeko, urteko larunbat eta igande guztietan, 11: 00etan, eta uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan, 11: 00etan. Bisita osoa 2 ordukoa da gutxi gorabehera, eta norberaren ibilgailua behar da Gazeo eta Alaitza artean ibiltzeko. Prezioa 4 eurokoa da bi elizak bisitatzeagatik; 7 eurokoaAñua eta Arbuluko elizak edo Aguraingo hirigune historikoa ere bisitatu nahi badira. 12 urtetik beherakoentzat doan. Erreserbak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan egiten dira.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Liburuxka:

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Bisita gidatuak

Bisita birtuala 360º

Álava Medieval Ondare Irekiaren fitxa

Audio:

Gaztelania  |  Euskera  |  Ingelesa | Frantsesa

Estibaliz Santutegia eta Erromanikoaren Interpretazo Zentroa

Gasteiztik 10 kilometro eskasera, parke natural bihurtutako muino baten tontorrean, Euskal Herriko erromanikoaren harribitxia altxatzen da.

XII. mendearen erdialdean eraikia, garai hartako eliza bikaina geratzen da, gaur egun santutegi bihurtua, non Arabako zaindaria den Estibalizko Ama Birjinaren Erdi Aroko tailua dagoen.

Bere portada Speciosaren dotorezia, landare apaindura fin eta figuratiboz betea, bere hiru absideen solemnitatea, bere hagaburutxoen originaltasuna, bataiarriaren edertasuna eta barnealdeko kapitelen maisutasun eskultorikoa elkartzen dira bisitariari iraganerako benetako bidaia eskaintzeko.

Gainera, inguruan, Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentro modernoa dago, non hobeto ulertzen diren estilo honek Arabako lurraldean dituen berezitasunak, bere barietatea, bere zabaltasun geografikoa eta bere aberastasun ornamentala. Arabako eta Trebiñuko erromanikoan sartzeko abiapuntu ezin hobea da. Horren guztiaren osagarri, ibilaldi bat egin daiteke Estibalizko Santutegia eta inguruan loratzen diren Arabako Lautadako eliza erromaniko nagusiak lotzen dituzten baso, bidexka eta bideetan barrena.

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Eraikin erlijiosoa – Santutegia – Interpretazio zentroa

Denboraldia: XII erdialdea

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Estibaliz Santutegia – Erromanikoaren Interpretazio Zentroa Araban

Cerro de Estíbaliz s/n. 01193 Villafranca de Estíbaliz

ALDI BATERAKO ITXITA

Erdi Aroko Araba: Ondare Irekia: Estíbaliz Santutegia

Bistak 360º

Alaitzako Jasonundeko Andre Maria Eliza

Entzia mendilerroaren magalean, probintziako komunikazio-bide nagusietatik aldenduta, Alaitzako herria dago. Bertako kale eta harrizko etxe handiek nekazaritza eta artzaintzari lotutako iragan bati buruz hitz egiten digute. Hala, ezerk ez du iragartzen elizaren barruan aurkituko duguna.

 

Hamairugarren mendearen erdialdean ditugu Alaitzari buruzko lehen aipamen dokumentalak. Nahiko garai berantiarra izanda, ez dakigu nortzuk izan ziren hamabigarren mendeko eliza erromanikoa eraiki zutenak.

Kanpoaldean bitxitasun batzuk ikus ahal ditugu. Batetik, hegoaldeko horman bi atari erromaniko daude, gaur egun desitxuratuta ailegatu zaigun arkupe bat izan zuela adierazten digutenak. Bestetik, bi gangen presentzia ere antzeman dezakegu, eskualde honetan  guztiz ez ohikoa. Bitxikeria gisa, burualdearen kanpoaldea miatzen badugu, hormen harlangaitzetan ezkutatua, antzinako hilarri erromatar bat aurkitu ahal izango dugu. Horrek guztiak adierazten digu, nahiz eta hori frogatzen duen dokumentu-daturik ez izan, aztarna arkeologikoek agerian uzten dutela antzinatik lur hauetan jendea bizi izan zela.

Baina benetako sorpresa barruan dago. Alboko habeartea eta habearte nagusia banatzen dituen arku erraldoi bat zeharkatu ondoren, absideko pinturek erabat menderatzen dute inguru guztia. Presbiterioko ganga eta abside-arroa margo gorri bitxi batzuek betetzen dituzte erabat. Beren itxuraren  bitxitasunagatik, mota guztietako irakurketa eta interpretazioak eragin dituzte.

Absidearen erdian, garrantzi handieneko tokian, gaztelu baten setioa errepresentatzen da. Pertsonaia batzuk, barrutik defendatzen saiatzen ari dira, zortzi zaldunek, lantza, ezkutu eta baleztekin eraso bat nola zuzentzen duten ikusten duten bitartean. Batek arropa aberatsak janzten ditu eta koroa bat darama buruan, zalantzarik gabe errege batekin identifikatzen duena.

Bere ondoan, emakume prozesio bat, eskuetan ofrendak dituela, etxe baterantz doa, non, barruan, dotore jantzitako bi emakume dauden. Oso litekeena da erditze baten ospakizunaren aurrean egotea. Izan ere, alboko horma batean emakume bat erditzen ari den eszena ikus dezakegu.

Gerra, bizitza eta baita heriotza ere. Gaztelutik, pasabide moduko lerro bat sortzen da, eta, bertatik, hileta segizio bat iragaiten da.  Segizio honetan emakume batzuk hildakoaren gorpuari sorbaldetan eusten dioten bi gizonekin batera doaz.

Azkenik, Alaitzaren margolanetan Erdi Aroko nobleziaren bizitzako eguneroko eszenak ikus ditzakegu. Harrigarria da erlijio-irudien arrastorik ezin dela egiaztatu. Arrazoia sinplea da, eliza hauek espazio pribatu gisa sortu ziren  eta haien helburu nagusia  hauek eraiki zituzten familia leinuen oroimena goratzea eta zaintzea zelako.

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Eraikin erlijiosoa – Erromaniko estiloko eliza, XIV. mendeko pinturekin

Denboraldia: XII. mendea

Ordutegia: Bisita gidatuen ordutegiak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan kontsultatu.

Bisita gidatuak: Bisita gidatuak egiten dira eliza hori eta Gazeokoa ezagutzeko, urteko larunbat eta igande guztietan, 11: 00etan, eta uztaileko eta abuztuko astearte eta ostegunetan, 11: 00etan. Bisita osoa 2 ordukoa da gutxi gorabehera, eta norberaren ibilgailua behar da Gazeo eta Alaitza artean ibiltzeko. Prezioa 4 eurokoa da bi elizak bisitatzeagatik; eta 7 eurokoa Añua eta Arbuluko elizak edo Aguraingo hirigune historikoa ere bisitatu nahi badira. 12 urtetik beherakoentzat doan. Erreserbak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan egiten dira.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Oficina de Turismo de Llanada Alavesa

Calle Mayor, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

Tel.: 945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Liburuxka:

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Bisita gidatuen kartela

Bisita birtuala 360º

Audio:

Gaztelania  |  Euskera  |  Ingelesa | Frantsesa

Arbuluko Tourseko San Martin eliza

Arbuluko elizaren kokapen ikusgarriak Arabako Lautadako tenplu handietako baten aurrean gaudela iragartzen digu.

Muino honetatik, Argomaiz, Oreitia eta Matauko herriak ikusten dira, atzealdean, Estibalizko Santutegia altxatzen den muinoa ikusten dugun bitartean. Donejakue bidea zeharkatzen zuten erromesen pasabidea ere kontrolatzen zen bertatik. Oihartzun hauek oraindik ere igar daitezke tenpluaren sarrerako kapitelak apaintzen dituzten beneretan.

Arbuluko eliza erortzear egon zen duela hamarkada gutxi, bere egurrezko estalkiak goitik behera etorri zirenean eta harrizko gangak elementuen eraginpean geratu zirenean. Zorionez, premiazko zaharberritze batek aparteko eraikin bat salbatzea ahalbidetu zuen, eta, horrekin batera, kare geruza ugarien azpian zain zeuden margolan harrigarriak atera ziren argitara.

Elizaren nerbio-gangen zabaltasunak eta aberastasunak hamabostgarren mende amaierako eraikin baten aurrean gaudela iragartzen digute. Baina, burualdera hurbiltzen bagara, ikusiko dugu haren eraikuntza-historia askoz ere konplexuagoa dela. Gasteizko Arte Sakratuko Elizbarrutiko Museoan gaur egun erakusten den erretaula kendu zenean, hamabigarren mendeko antzinako burualde erromanikoaren pinturak agertu ziren; burualde honen horma gorde egin zen garai modernoaren zabaltzeari ekin zitzaionean.

Zaharberritze egoki batek jatorrizko polikromia atera zuen, interpretatzen zailak diren almagre gorri biziko irudi multzo harrigarria agerian utziz. Aurrez aurre dauden hegaztiak agertzen dira, lauoineko bitxiak, gurpilak, izarrak, zuhaitzak, esanahi iluneko sinboloak.  Harrigarria da, irudi erlijioso bakar bat ere ez izatea, leihatearen alboetan dauden bi sagaratze-gurutze izan ezik. Horma honetan, ezezaguna zaigun intentzioarekin, pinturak agindu zituzten pertsonek inguruko natura, zerua, lurra, animaliak, azken batean, XII. mendeko jendeak bizi zuena islatu nahi izan zuten.

Elizako gangei begiratzen badiegu, burualdeko zatian Araba osoko giltzarri gotikoen multzorik onenetako bat ikusiko dugu. Santuz inguratuta, giltzarri nagusian, Ama Birjina eta Haurra agertzen dira, Joan Santuekin batera. Hegoaldeko muturrera begiratuz gero, hamabostgarren mende bukaerako festa-jantzirik  onenekin jantzitako bikote atsegin bat ikusi ahal izango dugu. Lehenik eta behin, apaindutako zetro bati eusten dion emakume bat agertzen da, objektu biribil bat daraman gizon batekin batera. Elizaren handitzea ordaindu zutenen erretratu biziaren aurrean gaude,  senar-emazte komitenteak, ziurrenik Arbulutarren leinukoak, elizaren beste giltzarri batean irudikatutako armarri heraldikoak islatzen duen bezala. Obra horiek ordaintzen zituzten pertsonek beren arrastoa harriz eta pigmentuz egindako ondorengotzarako uzten zutela erakusten du.

GOOGLE MAPS

Beste datu interesgarriak:

Baliabide mota: eraikin erlijiosoa

Denboraldia: XVI. mendea

Ordutegia: Bisita gidatuen ordutegiak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan kontsultatu.

Bisita gidatuak: Bisita gidatuak egiten dira eliza hau eta Arbulukoa ezagutzeko urteko larunbat guztietan, 13: 00etan, eta baita uztaileko eta abuztuko astearteetan ere, 13: 00etan. Bisita osoa 2 ordukoa da gutxi gorabehera, eta Arbulu eta Añua artean mugitzeko norberaren ibilgailua behar da. Prezioa 4 eurokoa da bi elizak bisitatzeagatik; 7 eurokoa Gazeo eta Alaitza elizak edo Aguraingo hirigune historikoa ere bisitatu nahi badira. 12 urtetik beherakoentzat doan. Erreserbak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan egiten dira.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Liburuxka:

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Bisita gidatuen kartela

Audio:

Gaztelania  |  Euskera  |  Ingelesa | Frantsesa

Aiarako Gure Andrearen Ermita Santutegia

Aiarako Andre Mariaren ermita XIII. mendeko erromaniko estiloko eraikina da. Gaur egun jenderik gabeko lekuan dago.

Ermita barruan hagaburutxoak nabarmentzen dira, zoomorfo forma bereziekin, Erdi Aroko hamabi sagaratze-gurutzeez gain. Tenplu hau Donejakue Bidearen etapetako baten zati da.

GOOGLE MAPS

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Eraikin erlijiosoa

Denboraldia: XIII. mendea

Ordutegia: Ermita itxita dago, erromeriak edo bisita gidatuak daudenean, izan ezik.

Bisita gidatuak: 2020ko udan, bisita gidatuak egin ziren Dulantzikoudalerrian; Henaioko kastroa, Aiarako herrixka eta Dulantziko hirigune historikoa hartzen zituztelatrik. Hurrengo bisitak Turismo Bulegoan kontsultatu.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Añuako Andra Mariaren Jaiotza eliza

Añua Arabako lautadan kokatuta dago, Dulantziko eta Burgeluko hiribilduen artean. Gaur egun Donejakueren ibilbidetik kanpo dagoen arren, litekeena da Erdi Aroan lotura estuagoa izatea bai ibilbide horrekin, bai Arabako lurrak zeharkatzen zituzten beste merkataritza-bide batzuekin.

Nahiz eta Erdi Arotik Añua herrixkak populazio egonkor urri samarra izan, inguruetako lurrak eta larreak menderatu eta ustiatu zituzten familiek aberastasun handiak utzi dituzte. Hala, herriko nobleziaren indar horrek azaltzen du bertako elizak erakusten duen anbizioa eta kalitate artistikoa.

Hamabigarren mendearen amaieran hasi zen eraikitzen, eta hamahirugarren mendera arte luzatu behar izan ziren lanak. Obretan Arabako erromanikoko tailer onenek hartu zuten parte eta garairako berrikuntza garrantzitsu bat sartu zen. Agian lehen aldiz, elizan parte hartu zuten maisu eraikitzaile hauek aurrerapauso bat eman eta lengoaia arkitektoniko berri  bat entseatu zuten. Añuako elizan, gotikoaren lehen urratsak ikusiko ditugu.

Horregatik guztiagatik, trantsizioko eliza bezala deskribatu ohi da, non bere leihate eta harburu erromanikoak, elementu arkitektonikoen bertikaltasunean eta burualdeko nerbio-gangen edertasunean zehar agertzen den gotiko hasi berriari bide ematen dion. Barrura sartu aurretik, ez ahaztu teilatu-hegalari eusten dioten harburuei begiratu bat ematea, eskultore jator bat izango baituzue zain, bi exhibizionista harrigarrirekin batera.

Behin barruan, kanpotik antzeman daitezkeen bi eraikuntza-fase aurkitu ditugu begi hutsez. Erdi Aroko burualdea habearte handi bati lotzen zaio. Habearte horrek pintura errenazentistak kontserbatzen ditu eta hamaseigarren mendearen erdialdean eraiki zen. Bere sustatzaileek, Otazu-Guebara leinukoek, handitzearen kostuak ordaintzearen truke, iparraldeko horman  San Sebastiani eskainitako kapera bat ireki zuten. Bertan,  santu honen bizitzari eskainitako erretaula bikaina kokatuta zegoen.

Laurogeita hamarreko hamarkadan eliza zaharberritu zenean, erretaula barrokoaren atzean, burualdean zain zeuden Erdi Aroko horma-pinturak agertu ziren. Bitxikeria gisa, ohikoa den  kare zurizko hondo baten gainean almagre gorriz, gaztelu baten setio-eszena bat agertu zen, Alaizaren margolanak asko gogorarazten zituena.

Añuako elizak, bere historiaren ispilu garbi bat balitz bezala, herriak eta bere tenpluak igaro dituen gorabeherak erakusten dizkigu. Oparoaldi ekonomikoko garaietan, bertako biztanleek obra handinahi bati ekin zioten, eta, lur hauek menderatu zituzten familia handien bultzadaz, handituz joan zen, gaur eguneraino iritsi den estanpa preziatua erdietsi arte.

Baliabide mota: Eraikin erlijiosoa – Estilo protogotiko eta erromanikoko eliza, pinturekin.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Liburuxka:

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Bisita gidatuen kartela

Audio:

Gaztelania  |  Euskera  |  Ingelesa | Frantsesa

San Bitor baseliza

Azazetako mendatetik edo Gaunako herri-gunetik abiatuta, San Bitor baselizara iritsiko gara. Itxogana mendiko gailurretik metro gutxira dago kokatuta, atsedenlekuaren ondo-ondoan, hain zuzen ere.

Gaunako udalerrian, San Bitorren garezurra dute zilarrezko ontzian gordeta, eta, urtero-urtero, baselizara igotzen dute, ura iragazteko asmoz. Ondoren, lurrak bedeinkatzeko erabiltzen dute ur hori, eta, antza denez, sendagarria ere bada.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

ONDARE ZIBILA ETA INDUSTRIALA

Kulturgune – Zalduondoko Museo Etnografikoa

Eraikin erlijiosoa da – Erromaniko estiloko eliza, Zalduondoko Elizaren ondoan, Lazarraga-Amezaga jauregia dago, XVI. mendeko eraikina, gaur egun Museo Etnografikoa hartzen duena.

Bertan, elementu erlijiosoen, pinturen, zeramikazko lanen eta egurrezko tailuen bildumak daude, zonaldearen historia, kultura eta artea ezagutzen laguntzen digutenak.

Eraikinaren kanpoaldean, atentzioa ematen dute bere armarri monumentalak eta harrian zizelkatutako eskultura batek, Blas Arratibel herriko bizilagunaren omenez egindako monumentua, herri kulturaren alde lan handiamegin zuena.

Zalduondoko museo etnografikoak hainbat mendetan zehar eskualdeko historia, etnologia, folklorea eta artea erakutsi ditu. Bilduma gordetzen duen jauregia bera artelana da berez, XVI. mendeko horma-pinturak nabarmentzekoak direlarik. Aparteko aipamena merezi du Arabako Inauteri tradizionalei eskainitako espazioak, non jaietan parte hartzen duten pertsonaiak erakusten diren.

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Kulturgune – Museoa

Ordutegia: igandeak 12:00etatik 14:00etara

Bisita gidatuak: taldeentzako bisitak 945 304 393 telefonora deituta hitzartu daitezke.

GOOGLE MAPS

Informazio gehiago:

Kulturgunean bertan: 945 304 393 / lurleku@gmail.com:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Kulturgune – Museo etnografikoa liburuxka

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Aguraingo Hirigune Historikoa

Aguraingo hiribildu harresitua, Araban bere harresien artean  bere historia propioa modu egokian kontserbatzen duen tokietako bat da.

XVI. mendean  sute handia pairatu zuen arren, oraindik ere mantentzen du bere Erdi Aroko egitura, baita harresiak eta elizak ere; San Juan eta Santa Maria eliza gotikoak, eta San Martineko baseliza erromaniko bitxia

Bere kaleak jauregi barroko eta errenazentistaz beterik daude, antzinako judu-auzoa ere badu, baita merkataritzarako Olbea izeneko arkupe bereziak ere. Oraindik ere kaleek oso nabarmen mantentzen dute jaun-izaera.

XI. mendeko dokumentuek eremu honetan zegoen  “Hagurahin” izeneko herrixka txiki baten inguruko informazioa ematen digute. 50 biztanle inguru zituen, eta estrategikoki oso kokapen egokia zeukanez Gaztelako Alfonso X. Erregeak bertan hiribildu harresitu  aberatsa sortu zuen. Nafarroako Erresumako mugatik kilometro gutxira, eta merkataritza eta erromes  bideen erdi erdian Salvatierrako herriak garapen izugarria bizi izan zuen mendeetan zehar, eta horren isla  gaur egun arte mantendu diren  hiribilduko kaleetan eta hauetan dauden eraikin zibil eta erlijiosoetan  ikus dezakegu.

Bisita gidatu panoramikoaren bidez, bisitariak bi elizen handitasuna antzeman ahal izango du: Santa Maria eta San Juan. Lehenengoa eraikin gotikoa da, eta barrualdean Arabako koru-plateresko nabarmenetakoa dauka. Bere erretaula, Lope de Larrea eskultore aguraindarrak egina,  XVI. mendeko tokiko artisten lan esanguratsuenetakoa da. San Juan eliza , eliza-gotorleku moduan egina, bere atari barrokoaren handitasunarekin herriko plaza garrantzitsuenetako batean nabarmentzen da.  Bere erronda-bidea oso ikuspegi panoramikoak ditu, aurrean Aratz-Aizkorri parke naturala duela.

Bere kaleetan barrena paseatuz testigantza historiko ugari topa ditzakegu, esaterako, “Olbea” ospetsuak, kale arkupedun luzeak merkatariek eguraldi txarraz babesteko erabiltzen zituztenak.

Gainera, 10 interesgunez osatutako ibilbide bat diseinatu da, non QR kodeak jarri diren herriko historiari eta arkitekturari buruz gehiago jakiteko.

Ba al zenekien Agurainen “Salba ezazue Agurain” gymkhanan joka dezakezula? Familia osoarentzako abentura. Informazio gehiago hemen.

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Hirigune historikoa

Ordutegia: Bisita gidatuen ordutegiak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan kontsultatu.

Bisita gidatuak: Bisita gidatuak Aguraingo hirigune historikoa ezagutzeko egiten dira. Bertan, Santa Maria eta San Juan elizak daude, urteko igande guztietan, 13: 00etan, eta uztaileko eta abuztuko ostegunetan, 13: 00etan egiten dira bisitak. Bisita osoa ordubete ingurukoa da. Prezioa 4 €-koa da. 7 €   Gazeo eta Alaitza elizak edo Añua eta Arbulu elizak ere bisitatu nahi badira. 12 urtetik beherakoentzat doan. Erreserbak Arabako Lautadako Turismo Bulegoan egiten dira.

Informazio gehiago:

Kulturgunean bertan: 945 304 393 / lurleku@gmail.com:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Liburuxka: 

Gaztelania  |  Ingelesa  |  Euskera

Bisita gidatuen kartela

Ajuria-Urigoitiako industri basoa

Araian kokatutako Ajuria eta Urigoitia fundizioaren ingurunea (Asparrena, Araba) Euskal Herriko industria-paisaiarik ederrenetako bat da: presak, basoak, ikazkinak, ontziak…

Lurraldeko lehen siderurgietako bat da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sarreran kokatua, natura eta industria bereizezinak diren tokia.

Araian aurretik beste burdinola batzuk izan arren, “Araiako San Pedro” fundizio konplejua, Ajuriako fabrika bezala ezagutzen dena, izan da dudarik gabe garrantzitsuena. Bertan ezarri ziren estatu osoko indukzioko lehen labe elektrikoa eta Euskal Herriko lehen labe garaietako bat. Euskal Herriko lehen siderurgia enpresa modernoa izan zen Boluetakoarekin (Bizkaia) batera.

Ajuria lantegiak bi mugarri izan zituen historian zehar, 1929an, pudelatuaren prozedurarekin burdin gozoa egiten jarraitzen zuen estatuko enpresa bakarra bihurtu zelako, eta 1933etik egur-ikatzezko lingote ekoizle bakarra ere bai. 1906an, altzairua fabrikatzeko Espainiako lehen labe elektrikoa abiarazi zuen.

GOOGLE MAPS

Beste datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Industria-ondarea

Data: XIX

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez dira egiten

Irisgarritasuna: lantegiaren ondoan aparkatzeko lekua dago.

Informazio gehiago:

Aizkorri-Aratz Parketxea

Intuxi Kalea, 48. Araia

945 38 69 64 / 688 62 99 32

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

Liburuxka 

ARTISTAK ETA ARTISAUAK

Paco San Miguel - ESKULTOREA

Eskultore prestatua eta ekintzailea  da, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik ikerketa indibiduala egiten aritu da, mainstream-aren zirkuituetatik oso urrun . Ikerketa pertsonal hori gizakiaren eta naturaren arteko harremanetik abiatzen da, bitarteko gisa materia erabiliz (batez ere marmola). Materia hori landu, zulatu eta irauli egiten du, espazioan eta espazioaren gainean integratzeko, baita honen husuneetan eta presentzietan ere.

Materiari aurre egiten dionean, arrazoimenaren  erabilerak, intuizioaren bultzadaren aurrean, , hainbat eskala eta mailaketa jorratzea ahalbidetzen dio,  barneko edo kanpoko pieza bakanetan,zein plaza publikoetan edo ingurune naturaletan txertatutako eskultura-multzoetan.

Bere lan eta bizi-jarrera guztia blaitzen duen ikuskera holistiko batekin, euskal herriko lurrak eta tradizio mitologiko eta etnografikoak markatzen dituzte bere sormen-proposamenak. Horietan, ebaketaren eta formaren konfigurazioan, abstrakzioa  bere hizkuntza propioa eta bereizgarria bihurtu da, oinarri filosofiko eta metafisikoen hizkuntza, non giza esperientzia eta gure ingurune garaikidearen metamorfosia izakiaren eta bere lurraldearen indar naturalen aurrean kokatzen diren. Geometriak eta zirkuluaren eta angelu zuzenen erabilera errepikatuak izaera formal eta sinbolikoa ematen diete bere eskulturei, barruko eta kanpoko paisaiaren isla biribil eta orekatu gisa.

pacosanmiguel@gmail.com

www.pacosanmiguel.com

Txus Gruzeta - BITXIAK

Sormena da bidea. Bitxi bat ez da apaingarri huts… zurea egin eta eramaten zaitu.

Jarduera

Bitxiak diseinatu eta sortu .Bitxigintza ikastaroak nere tailerrean eta aisialdiko bitxigintza ikastaroak Udaletxeen bidez.

Lehengaiak

Zilarra bereziki, baita urrea, brontzea, latoia eta estainua ere . Harriak eta gai organikoak. Esmalteak eta erretxina akrilikoak.

Elaborazio-teknikak

Piezak bitxigintzako oinarrizko teknikak erabiliz egiten dira : txapa moztea, limatzea, zizelkatzea eta abar, batzuetan, baita ere, urtutako oinarriak erabiliz, eta hau dena zilarrezko soldadurarekin josita.

Lan-prozesua

Metala prestatzen da egin behar den piezaren arabera: neurri desberdinetako txapa eta haria, eta zilarrezko soldadura erabiliz pieza osatzen da. Hauetako batzuk urtutako oinarriaren gainean osatzen dira. Azidotan murgilduta garbitzen dira, bukatzeko txukundu eta leuntzen dira. Harriak erabilz gero, metala leundu baino lehenago harria xartatzen da. . Erretxina akrilikoak erabiltzeko, piezak bukatuta egon beharko dira labera sartu aurretik.

Tailerraren ibilbidea

Nere lehenengo bitxiak 1985 urtean egin nituen denda batzuentzat eta udako azoketan saltzeko.

Hegoamerikan, Iparamerikan eta Indian bidaiatzen bitxigintzaren ahinbat teknika ikasi nituen. Brasilen gemologia kurtso bat egin nuen Ouro Preto-ko unibertsitatean mineral eta harri-bitxien sailan.

1992an Arrasaten tailerra sortu nuen.

Bartzelonan kurtso batzuetan parte hartu nuen, Escola d’Arts i Oficis-en “Bitxigintzako diseinu baten interpretazioa” eta irakasle berarekin, Ana Font, bitxigintzarako argizaria modelatzea.

2006an tailerra Heredia-Barrundiara lekualdatu nuen.

txus.gruzeta@gmail.com 

www.txusgruzeta.com

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad