EKITALDIAK

EKITALDIAK

Jardunaldi Gastronomikoak

Azaroan zehar, Arabako Lautadako produkturik onenak Gastronomia Jardunaldietan biltzen dira, 2023ean XIV. edizioa antolatu  dutelarik.

Kuadrillako hainbat jatetxek menuak egiten dituzte sasoiko bost produktuetan oinarrituta: perretxikoak, ehiza, Idiazabal gazta, ogia eta patata. Erreserba beharrezkoa da.

Bertako gastronomiarekin lotutako jarduerak ere programatzen dira haur eta helduentzat.

> 2023ko edizioa

2022ko edizioa ikusi >

2021ko edizioa ikusi >

2020ko edizioa ikusi >

2019ko edizioa ikusi >

DATA: azaroa

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Aguraingo Azoka

Aguraingo jaietan, jaietako lehen asteartean behi eta ardi-azienden eta nekazaritzako makinen erakusketa egiten da.

 

Halaber, artzain-gazta, zaldi  eta txarol-aziendaren lehiaketa. Era berean, artisautza, gastronomia eta produktu tipikoen erakusketak eta salmenta egiten dira.

Aguraingo Abeltzaintza Azoka festa bat baino askoz gehiago da: 1395. urteaz geroztik, antzinako hiribilduaren izaera komertziala eta abeltzantza izaera nabarmentzen duen ekitaldia ospatzen da

Eskualdeko artzainen gaztak dastatzea eta artisautza postuetatik pasatzea gomendatzen dizuegu

DATA: urrian, jaietako lehen asteartean.

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Baserri Inauteriak

Otsailean zehar, Arabako baserri   inauteriak ospatzen dira, eta Arabako tradiziorik bitxienetako bat berreskuratzen dute, gure herrietako bizimoduan sakonena duena.

Zalduondon ospatzen diren baserri giroko inauteriak oso ezagunak dira eta, aldi berean, Arabako zaharrenetakotzat jotzen dira. Era berean, ezin ditugu ahaztu Asparrengo Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteriak, non lastozko gizona herriz herri paseatzen den su eman aurretik.

Zalduondoko landa-inauteriak 1975ean berreskuratu ziren. Ordutik, herriko biztanleek tradizioarekin jarraitu nahi izan dute. Interes etnografiko eta kulturalekoa da, eta Arabako jairik garrantzitsu eta deigarrienetakotzat hartzen da. Jai honetako pertsonaiarik ospetsuena Markitos da, inauterietako igandean herri osoan zehar beste inauteri pertsonaia batzuekin batera paseatzen dena. Baina Markitosen bizitza laburra da, epaitu ondoren, Zalduondoko eta Aguraingo biztanleen aurrean erretzen baitute. Pertsonaia enblematikoak herriko gaitz guztiak irudikatzen ditu, eta, beraz, sutan erretzen denean, herriko jendearen bekatu guztiak xahutzen dira.

Halaber, Ilarduia, Eguino eta Andoingo inauteriak interes kulturalekoak dira. Hemen, lastozko gizona nabarmentzen da, urtean zehar populazioan gertatutako gaitz guztiez akusatzen dutena, horregatik exekutatuz. Ilarduiatik, asto batean eramaten da Eginora, non gurdi batera igotzen den Andoinera eramateko, non lastozko gizona kondenatu eta sutan exekutatzen den, suaren inguruan dantzan.

Zalduondoko Lazarraga Jauregian Arabako baserri giroko inauteriei buruzko erakusketa dago, Zalduondo, Asparrena, Kuartango, Santikurutze Kanpezukoa eta Salcedokoa bereziki. Bost horiek lurraldean antolatzen diren 126 landa-inauterien lagin bat baino ez dira, eta 2015ean Eusko Jaurlaritzak erregistratu eta katalogatutako lehen kultura-adierazpen materiagabea izan ziren.

Zalduondoko zentroak aukera ematen dio erabiltzaileari panel batzuen bidez bere historia jarraitzeko, ikus-entzunezkoen bidez haien ospakizuna ikusteko eta manikiek jantzitako mozorroen lekuko izateko.

UDALERRIAK: Asparrena eta Zalduondo

DATA: otsaila

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Dulantziko Antzerki Amateurraren Jaialdia

2007an Dulantzin Antzerki Amateurraren Jaialdiaren 1. edizioa jarri zen martxan eta aipatzekoa da Euskal Herrian ez dagoela jaialdi honen antzekorik.

Jaialdi honekin kultura talde hauen paper dinamizatzaile eta sortzailea aintzatetsi nahi da, baita tradizioz lurraldeko kultura garapenerako funtsezkoak izan diren kolektibo horiei aktiboki lagundu eta babesa eskaini ere. Hortaz, beren antzezlanak erakusteko eta herriari hurbiltzeko espazio bat eskaini nahi da, eta gainera, herritarrek talde horiek sortu eta horietan parte-hartzea sustatu nahi da, pertsonen eta lurraldearen garapenaren praktika kulturalaren adibide gisa.

Martxan jarri zenetik, proiektua etorkizuneko apustu gisa denboran zehar irauteko asmoarekin jaio zen, eta horrez gain, antzerki talde amateurren harrera onak eta lehenengo edizioko antzezlanek ikusleria tasa bikainak lortu zituztela ikusirik, kultura proiektu honen babesa erraztu da, baita edizio berriak martxan jartzeko gogoa piztu ere, eta horrela, datozen urteetan, Dulantziko Jaialdia Euskal Herriko antzerki jaialdien zirkuituan sartu ahal izatea espero dugu”.

DATA: azaroa

WEB

Dulantziko Udaletxearen Kultura Zerbitzua:

TLF 945 420 830 astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara

Kulturetxea:

TLF 945 420 704 astelehenetik ostiralera 15.00etatik 21.00etara

 

Araiako Umore Antzerki Jaialdia

Araiako Umore Antzerki Jaialdia 1994. urtean Porpol Antzerki Taldeak Araiako Umore Antzerki Jaialdia sortu zuen, eta antolaketari dagokionez, Araiako Antzerki Taldeak bultzatu du jaialdia.

Gainera Arabako Foru Aldundiaren eta, batez ere, Asparrenako Udalaren laguntza irmoa izan du. Ondoren beste entitate pribatu eta publiko batzuk agertu ziren laguntzaileen zerrendan, batzutan laguntza ekonomikoa emateko eta, beste batzutan azpiegiturak lagatzeko.

Garai horretatik aurtengo ediziora arte, XXIII. edizioa alegia, Jaialdian hainbat antzezpen egin izan dira, bai kalean, bai barruan, haurrentzat eta helduentzat, euskaraz, gazteleraz edo keinuaren hizkuntza unibertsalaren bitartez, euskal produkzioak eta estatuaren gainontzeko produkzioak eta nazioartekoak… Jaialdia hazi egin da kualitatiboki eta kuantitatiboki, nahita egokitutako zenbait faktore bateratzeari esker.

Honako hauek dira faktore nagusiak: etengabe asmo handiko antzezpen-eskaintza bilatzen dugu, orekatuta eta kalitate handikoa hain zuzen, betiere beharrezko arrisku-apurrarekin proposamen berritzaileenak eta jendetza handia biltzen dituen beste proposamen batzuk bateratuz; eta antolatzaile-talde osoaren profesionaltasunaren eta berotasunaren arteko nahasmen zehatza bilatzen dugu. Antolatzaile-talde horretan herriko zein kanpoko pertsonak parte hartzen dute eta, beren ahaleginei esker, Jaialdia udako aisia-eskaintzaren hitzordu saihestezin eta ezinbesteko bihurtu da.

Abuztuaren 15ak inguruan egiten dugu jaialdia eta lau edo bost egun irauten du. Nahiz eta kaleko antzerki eskaintza bizia eta interesgarria izan, Jaialdiaren erdigunea “Arrazpi berri” kiroldegian egiten dugun programazioa da.

Zenbait konpainia garrantzitsuk toki horretan aurkeztu dituzte beren ikuskizunak eta harrituta gelditu dira gertaera berezi hori hurbiletik ezagutu dutenean, ikuskizunak egiten diren lekuarengatik, antolatzeko gaitasunarengatik eta Euskal Herriko edozein lekutik datozen pertsonen erantzun bikainarengatik eta, nola ez, Araiatik bertatik datozenen erantzunagatik.

DATA: abuztua

WEB: Jaraialdi

WEB: Jaraialdi

Sorgin Gauak

Urriko asteburuetan, Arabako Lautada antzerki eta musika ikuskizun beldurgarriez betetzen da, zure amesgaiztoetako irudi eta pertsonaien bizileku bihurtuz.

Beldurrezko Jaialdi ospetsu honek jarduera makabroak ditu. Arabako Lautadako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak (Lautada Bizirik ACICSA) kontzertuak eta antzerkiak antolatzen ditu eskualdean aisialdiaz gozatzeko eta tokiko kultura sustatzeko. Arabako Lautadako hainbat udalerritako arratsalde-gauak era guztietako pertsonaia beldurgarriz betetzen dira.

Beldurrarekin lotutako magia, dantza, musika eta antzerki ikuskizunak izango dira urriko ostiral eta larunbatetan. Ez da Halloween ospakizuna, Euskal Herrian tradizio handia duten sorgin eta akelarreen gauak baizik.

DATA: urriko asteburuak

Lautada Bizirik Acicsa

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad