XII. Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoak

Arabako Lautadako Kuadrillak bere Jardunaldi Gastronomikoen beste edizio bat egingo du azaroan, publiko guztientzako jarduerez betetako egitarau batekin eta jatetxeek prestatu dituzten menu bereziekin.

Arabako Lautadako Kuadrillaren XII. Jardunaldi Gastronomikoak egingo dira azaro osoan, zapore oso berezi batekin; hots, bere janaritegikoa. Izan ere, kalitate goreneko produktu osasungarri eta bikainez beteta dago; besteak beste, patatak, ehiza, gazta, ogia eta onddoak. Horiek guztiak izango dira protagonistak XII. Jardunaldi Gastronomikoetan. Arabako Lautadako Kuadrillak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak babestuko dituzte, eta xedea izango da tokiko ekoizleek egiten duten lana aitortzea, horien zeregina ezinbestekoa baita kontsumitzaileei kalitate handiko elikagaiak hurbiltzeko eta landa-eremuetako ekoizpen-jarduerari eusteko.

Hilabete honetan, Lautadara hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute tokiko profesionalen eta sukaldeen jardun onaz gozatzeko, 0 km-ko produktuekin prestatutako menuen bitartez.

Jardunaldi Gastronomikoen XII. edizio honetan, hainbat jatetxek ez ezik, berritasun moduan, eskualdeko enpresa ekoizleek eta baliabide turistikoek ere hartuko dute parte publiko guztientzako jarduerez osatutako egitarau erakargarri batekin (azaroko lehen eta azken asteburuetan).

Liburuxka deskarga ezazu >

AZAROKO LEHEN ETA AZKEN ASTEBURUETAKO JARDUERAK

Jardunaldi Gastronomikoen egitarauko jarduerak azaroaren 6an, 7an, 27an eta 28an izango dira. Lehenengo asteburuko lehen ekintza azaroaren 6an (larunbata) izango da, hain zuzen ere, Nordic Walkinga ezagutzeko ibilaldi bat. Ez da ez materialik, ez aurretiko esperientziarik behar jarduera horretarako, eta Barrundian egingo da. Egun berean, baina arratsaldez, Burdin Aroko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko unea izango da. 16:00etan, bisitaldia egingo da Henaioko kastrora.

Igande goizean, 10:00etan, irteera mikologiko bat egingo da Asparrena-Apota parkera. Han erakutsiko dute perretxikoak eta onddoak ezagutzen, espezie jangarriak bereizten, nola aurkitzen diren eta nola biltzen diren.

Azken asteburuan, halaber, egitarau biribila izango da: nabarmentzekoa da SAT Olano gaztandegiko Gaztaren Interpretazio Zentroan izango den ipuin-kontalari oso berezi bat. Azaroaren 27an izango da (larunbata), 12:00etan. 16:00etan, berriz, tailer bat egingo da uraza bat landatzeko konposta eta material birziklatuak erabilita. Horrela, beste erabilera bat emango zaie jogurt-potoei, eta, bide batez, nork bere janaria landatuko du. Igandean, hilak 28, bisita egingo da Olbea Pilsen artisau-garagardotegira, eta horrekin amaituko dira jarduerak.

Aurrez izena eman behar da jarduera guztietan, leku kopurua mugatua baita. Hemen eman dezakezu izena:

Ezagutu ibilbiketa nordikoa. Izena eman >

Azaroak 6, larunbata. 10:00etan

Burdin Aroko bizimodua. Izena eman >

Azaroak 6, larunbata. 16:00etan

Irteera mikologikoa. Izena eman >

Azaroak 7, igandea. 10:30etan

Idiazabal jatorri-deiturako gaztaren kutsua duten ipuinak. Izena eman >

Azaroak 27, larunbata. 12:00etan

Hazi zure uraza konposta erabiliz eta materialak birziklatuz. Izena eman >

Azaroak 27, larunbata. 16:00etan

Orbea Pilsner. Bisita eta artisau garagadrdoa dastatzea. Izena eman >

Azaroak 28, igandea. 11:30etan

LEHIAKETA INSTAGRAMEN

Gainera, «Arabako Lautadako produktuak kontsumitzen ditut» lehiaketa aktibo dago Instagramen. Horren bidez, eskualdeko 0 km-ko produktuen sorta bat lor daiteke. Erraza da: igo Arabako Lautadako produktuei ateratako argazki bat Instagramera, idatzi #ProductosLlanadaAlavesa edo #ArabakoLautadakoProduktua traol-hitzak eta etiketatu norekin partekatuko zenituzkeen produktu horiek (pertsona bat). Hilabete amaieran emango da irabazlearen berri.

Lehiaketaren onairriak >

MENU ETA PINTXO BEREZIAK

Azaro osoan, eskualdeko jatetxeak ere protagonista izango dira, 0 km-ko produktuekin prestatuko dituzten menu bereziekin. Marutegi jatetxean (Araia), Aldaia tabernan (Larrea), Argomaizko ostatuko Aletegi jatetxean (Argomaiz) eta Araia sagardotegi-erretegian (Araia) dastatu daitezke menu berezi horiek. Menuei eta prezioei buruzko informazioa www.arabakolautada.eus webgunean dago.

Arabako Lautadako Kuadrilak antolatzen du

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak laguntzen dute

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad