XII. Lautada Astea: Arabako Lautada bizikletaz ezagutzeko ibilbidea

XII. Lautada Astearen egitarauaren barruan, urriaren 24an Lautada bizikletaz jarduera egingo da: 20 kilometroko ibilbide zirkularra, publiko guztientzat egokia.

9:30ean abiatuko gara Aguraingo San Joan plazatik, eta jarduera 12:45 inguruan amaituko da. Zalduondotik igaroko gara, eta bertan geldialdia egingo dugu azalpen labur bat entzuteko. Ondoren, Araiara eta Aizkomendira joango gara, Agurainera itzuli aurretik.

Jarduera doakoa da, baina izena eman behar da. Izena emateko, idatzi info@adrlautada.eus helbidera edo deitu 945 301 200 telefonora. [Formulario honen] bidez ere eman dezakezu izena.

Animatu Lautada bizikletaz ezagutzera! Ez ahaztu bizikleta, kaskoa eta hamaiketakoa ekartzea.

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad