Zalduondok Bolo Arabarraren Interpretazio Zentroa estreinatu du, zaharberritu duen bolatokian

Zalduondok erakargarri turistiko berri bat du. 2023tik 2026ra bitartean egindako lanen ondoren, herriko bolatoki enblematikoa —Donejakue Bidearen Monumentu Multzoaren barruan babestua— zaharberritu eta Bolo Arabarraren Interpretazio Zentro bihurtu da: panelak, bideo elebiduna eta eguneko 24 orduetan martxan dagoen totem digitala.

Zalduondoko bolatokia auzokideen topagunea da. Bere elementurik bereizgarrienak errespetatuz zaharberritu da (lur zapalduzko pista, bolen harrizko horma-hobia, estalkiaren egurrezko egitura…), eta orain espazio bizia da.

Barruan, Interpretazio Zentro berriak Euskal Herriko bola-jokoaren jatorria eta bilakaera soziala kontatzen ditu: artxiboko irudiak, eskualdeetako modalitateei eta Zalduondoko arauei buruzko panelak, eta euskaraz zein gaztelaniaz dagoen bideo bat, QR kodeen bidez eskuragarri

Ez da bakarrik teoria! arauzko bola-jokoa eskura dago, pistan bertan probatu nahi duenarentzat.

Eraikinaren ondoan, gainera, kanpoaldeetarako totem digital interaktibo bat jarri da, Zalduondoko ondareari buruzko informazioarekin (inauteriak, museoak, parrokia), mendi-ibilbideak, bizikleta-ibilbideak, Donejakue Bidea eta Inaziotar Bidea… eta Arabako Lautadako Kuadrilla osoko eskaintza turistikoa.


Europar Batasunak finantzatutako proiektua – NextGenerationEU.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekiko lankidetza-hitzarmena.
Zalduondoko Udala.

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad