Green Card Txartel Turistikoa

Green Card Gasteiz eta Arabako txartel turistikoa da. Lurralde historikoa eta hiriburua ezagutzeko aukera ematen duen txartel turistikoak deskontu eta abantaila interesgarriak eskaintzen ditu kultura- eta aisialdi-jardueretan, bisita gidatuetan, tokiko saltokietan egindako erosketetan eta jatetxeetako eta ostatuetako zerbitzuetan.

Bisitarientzat

Green Card txartel turistikoa doakoa da. 7 eguneko balioa izango du eskatzean zehaztutako hasiera-datatik. Epe hori bukatuta, ezin da berriro eskatu 3 hilabete igaro arte.

GreenTouristCard aplikazioa deskarga dezakezu; Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri.

greentouristcard.eus edo turismo bulegoan ere lortu daiteke.

Abantailak eta deskontuak lortzeko, Green Card txartela erakutsi ordaintzean edo zerbitzuak eta ekintzak erreserbatzean.

Green Tourist Card liburuxka

Enpresentzat

Green Card txartelarekin bat egiteko kanpainak zabalik jarraitzen du proiektuan sartu nahi duten enpresa eta establezimenduentzat. Informazio gehiago eskatu daiteke formulario honen bidez.

Harremanetarako: info@greentouristcard.eus

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad