XIV Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoak 

Azaro honetan, goza ezazu Arabako Lautadako despentsaz kalitate goreneko produktu osasungarri eta zaporetsuz beteta dago: patatak, ehiza, gazta, ogia, sagarrak eta onddoak nabarmentzen dira. Horiek guztiak izango dira protagonistak Arabako Lautadako Kuadrillan egingo diren XIV. Jardunaldi Gastronomikoetan. Tokiko sektore profesionalaren jakintzari eta zuei esker, izugarri gozatuko duzu, eremuko turismo baliabideek eskaintzen dituzten kultura, natura eta gastronomia jardueren bidez eskualdea ezagutzeaz gainera.

Jarduerak azaroko lehenengo eta hirugarren asteburuetan

Egin eta dasta ezazu zure sagar-zukua. Larunbata 4. 11:00 – 12.30. Barrundiako kiroldegia  Eman izena>

Tailerra: batch cooking. Larunbata 4. 11:30 – 13:00. Elburgo/Burgelu Eman izena >

Txoripanak txikientzat, Lanirinako irinarekin. Igandea 5. 11.30 – 13.00. Barrundia. Aldaia Taberna Eman izena >

Onddo- eta gazta-pastela. Larunbata 18. 11:00 – 12.30. Asparrena, Atzoko Gazteak Eman izena >

Magia gaztandegian. 11:30 – 13:00. Asparrena. Gaztaren Interpretazio-Zentroa Eman izena >

 Ipuinetako baserri bat Un caserío de cuento. 11.30 – 13.00. Asparrena. Marutegi Baserria Eman izena >

Menuak eta pintxo bereziak

Azaroan zehar, eskualdeko jatetxeak ere protagonista izango dira, menu bereziak prestatuko baitituzte. Menuak honako jatetxe hauetan dastatu ahalko dira: Aldaia taberna (Barrundia), Marutegi baserria (Asparrena) eta Argomaizko paradorea (Argomaiz). Gainera, Aguraingo Kilkenny Irish Pub tabernak ere egitasmoarekin bat egin du, pintxo-proposamen batekin. Hemen aurkituko duzu menuei eta prezioei buruzko informazioa: https://www.visitlautada.com/index.php/eu/hasiera/

Gamarrako Ostalaritza Eskolarekin lankidetzan

Edizio honetan, azaroaren 7, 8 eta 14an, Gamarrako Sukaldaritza Eskolak bat egingo du jardunaldiekin, eta Arabako Lautadako Jardunaldi Gastronomikoen benetako zaporea hurbilduko die jankideei, eskolak berak diseinatutako postre batekin:  Idiazabal gazta-tarta epela, Arabako Lautadako sagar erreaz eta sagardoaz egindako izozkiarekin.

Liburuxka deskargatu >

Utzi iruzkina

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad