BISITA GIDATUAK

GAZEO ETA ALAITZA

Lehenik, Gazeoko Tourseko San Martin eliza(e)ko margolanak ikusteko bisita egingo dugu, Euskadi osoan paregabeak baitira, euren polikromiaren adierazmena dela eta. Ondoren, Erdi Aroko lanik misteriotsu eta harrigarrienetako bat ikusiko dugu: Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Barruan, tenplu honek gerrarekin lotutako margolan misteriotsuak ikusiko ditugu, okre gorriz egindako siluetez osatuta; izan ere, horien esanahia ezezaguna da.
Elizetatik gertu aparkatzeko aukera dago, baina kontuan hartu behar dira bideko seinaleak eta etxe partikularrak zein garajeen irteerak, batez ere Gazeon.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus

Bisitak online erreserbatzeko eskaera >


AÑUA ETA ARBULU

Barnealdean Erdi Aro, Errenazimentu eta Barrokoko margolanak dituzten interes handiko bi tenplu. Añuako elizaren kanpoaldean ere Arabako Lautadako absiderik garrantzitsuenetako bat ikus daiteke.
Bisita gidatua Añuako Andre Mariaren Natibitatea eliza(e)n hasi eta Arbuluko Tourseko San Martin eliza(e)n amaitzen da. Elizetatik gertu aparkatzeko aukera dago, baina kontuan hartu behar dira bideko seinaleak eta etxe partikularrak zein garajeen irteerak.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus

Bisitak online erreserbatzeko eskaera >


BISITA GIDATUA AGURAINEN

San Martin ermita erromanikoa eta Santa Maria eta San Juan elizak ikusiko ditugu, baita herri eder honetako harresiak eta armarriez beteriko kaleak zeharkatu ere.
Bisita gidatua Aguraingo Udaletxea(r)en aurrean hasiko da. Gomendagarria da aparkaleku hauetakoren batean aparkatzea: Zuazo aparkalekuaGordoa kaleko aparkalekua edo Aniturri aparkalekua. Guzti horiek bisitaren hasiera-puntutik oinez 5 minutu baino gutxiagora daude.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus

Bisitak online erreserbatzeko eskaera >


Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad